Egunkaria (Ruper N.Yorken berria)
------------------------------------------------------------------------
Kultura txikien poesia
errezitaldi batean abestuko du oñatiarrak, Tribes galerian
Ruper Ordorikak bi kontzertu eskainiko ditu New Yorken Bakarka eta
hango lagun musikariekin ariko da kantaria, abenduaren 6an eta 8an
Euskal Herrian hitzartuta dituen bi kontzertuak eman eta gero ˜azaroaren
29an Ermuan eta 30ean Usurbilen˜ New Yorkerako hegazkina hartuko
du Ruper Ordorikak. Han bi kontzertu emango ditu hurrengo egunetan,
bata Tribes aretoan, abenduaren 6an, eta bestea The Bowery Poetry
Club aretoan, abenduaren 8an. Hau ez da Ordorikak hain ondo ezagutzen
duen eta lagun handiak dituen hirian jotzen duen lehen aldia, baina
bai iragarritako egitarau baten barruan egiten duena. «New
Yorken klub asko daude, eta jotzeko aukerak ere badaude, baina jo
dudanean oso modu anonimoan izan da. Beraz, bai, hauek izango dira
nire lehen kont zertuak han», azaldu du kantariak. Madrilen
Cafe Central aretoan jotzen ari zela jaso zuen New Yorken jotzeko
eskaintza, han bizi den argazkilari katalan baten bidez. Tribes
galeriak hizkuntza txikien inguruan antolatu nahi zuen poesia errezitaldian
«nik kantu batzuk euskaraz emateko interesa agertu zidan,
eta horrela gauzatu da». Emanaldi horretan bakarka ariko da
oñatiarra. Poesia irakurketan parte hartuko dutenen izenak
ez dakizki Ordorikak, bai, ordea, idazle katalan batek parte hartuko
duela, eta beharbada «Amiri Baraka (LeRoi Jones) idazle eta
aktibista beltz seinalatua etorriko da». Steve Cannon poeta
eta artista afroamerikarrak zuzentzen du Tribes galeria. Bidaia
bikoitza Emanaldi horretarako baietza eman eta gero, Bob Holman
poetak zabaldu berri duen The Bowery Poetry Club aretoan ere jotzeko
aukera sortu zen. «Hango nire lagunekin» eskainiko d
u Ordorikak bigarren kontzertu hori: Ben Monder (gitarra), Kenny
Wollesen (bateria) eta Kermitt Driscoll (kontrabaxua). Monder eta
Wollesenek Ordorikaren azken diskoetan hartu dute parte; Driscoll
Bill Frisellen hirukotek o kidea da, eta Ordorikarekin grabatu ez
badu ere, ezagutzen dute elkar. Laurak elkartzeko ideia Monderrena
izan zen, hasieran Ordorikak eta Monderrek bakarrik jo behar baitzuten.
Ez da zaila izan. «Oso pozik hartu dute ideia, eta niretzat
ere gauza berezia eta polita da. Normala denez, errep ertorioa han
bertan prestatu beharko dugu. Niretzat bidaia honek bi zentzu dauzka;
musikalki ere bidaia bat da, musikari horiekin beti norabait joaten
zara, espero ez zenuen parajea ikusten duzu». Rock tradizio
handiko auzoan dago kokatuta The Bowery Poetry Club, Manhattango
Boweryn. Han dago CBGB areto mitikoa eta Patti Smithek inguruko
St. Marks elizan egin zituen lehen poesia irakurketak. «Garai
batean auzo ar riskutsuen muga zen, baina orain ikaragarri aldatuta
dago».
Jon
Eskisabel