Gaztetxulo
------------------------------------------------------------------------
Hurrengo
goizean Ruper Ordorika
Gaueko zirrara gaindituta, biharamunak dakarren baretasunak beste
dimentsio bat ematen die abestiei. Ruperrek aparteko musikarien
laguntzarekin egin ditu Hurrengo goizean diskoa osatzen
duten kantuak, isiltasunari notari bezainbesteko garrantzia emanez.
Izan ere, haietako batzuen izenak Tom Waits, Marianne Faithfull
eta Lou Reed-en tamainako artisten lanen kreditoetan topatu ahal
izango dituzu, hortik atera kontuak. Erritmo ertaineko kantuak dira
nagusi, aipatutako garapenaren ondorio. Halako gau batez,
Fatuaren baitan eta Hargiñenean,
azken hau diskoa grabatzen ari zirela sortua, euskal rock musikak
aspaldian ekarritako ariketa zintzoenak dira.
Asier
Leoz