1. HALAKO GAU BATEZ

Halako gau batez
Udan baitzen,
Eraman zinduen
Bere etxera.
Sandalo usaina,
Goxo, epel, eder.
Goiza eta arratsa
Egin daitezen;
Lurra, itsasoa
Bana;
Argia ilunetik
Bereiz dadin;
Laguna behar du
Gizonak.
Hurrengo egunez, goizean,
Inor ez han,
Begiratu inguruan
Etxea hutsik.
Goizeko eguzkia.
Goxo, epel, eder
Goiza era arratsa...
Gauak beti ohi dakar
Hurrengo goiz hori
Haintzat hartu gabe
Inoren nahia.
Desioa da
Une berean
Gelditzekoa.
Ez du kupidarik,
Ez daki zure berri,
Ez dizu luzatzen
Une hori.

 2. BIHOTZ BEGIEKIN

Begira sorlekuari
Zertan da neure herria.
Zenbat lagun bizi ote ziren
Mundu honekin bat eginda?
Harri landuaren azpian
Zer zegoen garai batean?
Urek ere ezin zehatz esan
Erreka nondik nora doan.
Santutxoaren aurreko ezkia ere
Betirako behar nuen.
Motozerra entzute hutsak
Mina ematen dit barruan.
Murgixako kaltzadan gora
Hura zerura bidea.
Porlanezkoa da gaur egun
Berdindu dute, galdu da.
Oi aurrerabidean
Hainbat gauza bazterrera bota.
Kaltzadak, zuhaitzak, etxeak,
Neure bidean zeudenak.
Ni ote naiz lur pusketa hau
Bihotz begiekin dakusana?
Ni nonbaitekoa naizela eta
Pozik dabilen ergela?
Ongi izatearen gurpila
Gelditu nahi duen nagia?
Urrezko kaiola ederrean
Bizi nahi duen adixkidea?
Oi aurrerabidean…

 3. ZURE ATE ONDOAN

Zure ate ondoan
Hemen nauzu erromesen moduan.
Emaidazu ostatu.
Utz nazazu barruan.
Utz nazazu arren, esan
Ez naizela okertu bidekurutzean,
Ez didazula hutsunerik ikusi
Bihotzaren lekuan.
Mundua toki bitxia da, benetan,
Hainbeste urte egokitzen bertan.
Gatibu egin nau,bertan nago ahal bezala,
Mundua toki bitxia da.
Nik ere egina dut bidea
Garai bateko estartatik behera;
Han bazen pausalekurik
Ahaztu da hori dena.
Ahaztura hau nondik etorri ote,
Nongo legearen seinale ?
Ez nauzu hurbil sentitzen
Aurrean naukazula ere.
Mundua toki bitxia da,benetan,
Hainbeste urte egokitzen bertan.
Gatibu egin nau, bertan nago ahal bezala.
Mundua toki bitxia da.Toki bitxia behar du izan
Nahiz ardo mina sarritan edan
Inon baino nahiago nik hemen,
Hemen, zure ate ondoan.



 4. TTIKIEGI

Ttkiegi
Aingeruak nitaz ardura har dezan.
Ttikiegi
Deabruak besotik eraman nazan.
Bakarka ari naizela.
Ez da errez nabigatzea
Ez itsas bare barean,
Nahiz ontzi ederrean
Bakarka ari naizela.
Gatz bihurtzeko zorian,
Beti atzera begira,
Geldirik iraganean.
Ur joanak edateko nahian.
Halako egarria
Ez da sekula asetzen.
Ttikiegi...
Berri txarren katean bizi,
Arazoaren erdian,
Arnasa noiz hartu zai.
Erori da azken alea
Hondarrezko erlojuan.
Ezin bizi iraganean.
Ttikiegi...

 5. FATUAREN BAITAN

Ni ere hala izango naiz, fatuaren baitan dagoena,
Urrutira joan arren herrira begira dabilena,
Ez hemen, ez han, beti herbestean bizi dena,
Bere jatorria behar baten moduan daramana.
Auzo aldera oinez
Ilunkeran,
Etorbidean behera
Hondakinak,
Haize harro batek
Banaturik.
Otsailea hotza izan da, bihotz gabeko hirian, nekea.
Deitu egin behar dut, ez daukat lasaitzerik bestela.
Auzo aldera oinez
Noalarik...
Walterrek esan dit baietz, atentatua izan dela, bigarrena,
Kabinatik deitzeko ostera, ez zuela gogoan izena.
Ohean etzanda, goiz ordu ttikietan naiz iratzarri.
Jendea klubetan auto hotsak, algarak, leihotik...bihar ere
Auzo aldera oinez
Ilunkeran...

  6. ZAZPIGARRENEAN

Lehenengoan
Esan zenuen
Baietzkoa.
Bigarrenean
Entzun nizun
"Agian".
Hirugarrenean
Ez zenidan esan
Hitzik bat bera.
Hitzik bat bera ere
Ez zenidan esan
Hirugarrenean.
Laugarrenean
Ulertu nahian
Ixiluneak.
Bostgarrenean
Argituko ote,
Beharbada.
Seigarrenean
Elkarrekin bizi
Etxetxo batean.
Etxetxo batean
Elkarrekin bizi
Seigarrenean.
Zazpigarrenean
Gora eta behera
Besotik helduta
Besotik helduta
Gora eta behera
Zapigarrenean.


  7. DESIORIK ONENA

Zer duzu ixilik, zergatik zaude horrela,
Egundo esan gabe "zatoz" edo "bakea eman"?
Sarrerrarik ez da zure gordelekuan,
Urruti zaude, nahiz neure aldamenean.
Desiorik pentsatu duzu
Kandelari haizematean?
Ala itzali eta kearekin
Desegin zaizu aidean.
Nik gordea dut, bai,desiorik onena:
Haize on batek garbi dezala,
Sasoi lainotsuan, ustekabean bezala,
Agerian utzirik bidea zuregana.
Desiorik pentsatu al duzu....


  8. NOEREN ONTZI BATEAN

Uholdearen ostean, urak bere bidean.
Zaude, egon gaitezen ateri bitartean.
Ateri da. Orain jaso behar asmo eroriak banan banan,
Ur haundiak gaindituta oraindik bizirik dirautenak.
Euri haundiak, euriak
Malko gazi gaziak
Ahaztu ziren instantean
Heldu zen goiz berria.
Olibo adar bat
Usoak ekarria,
Non den lurra, non den lehorra,
Han dut ene pausada.
Inork ez dit esku ahurretan lerrorik irakurtzen ahal,
Norabideetan ezin da antzeman ene etxerako dena.
Nahi ditut berriro bildu bahituran nituen asmoak,
Uholdetik salbatuak, Noeren ontzi bateanEuri haundiak, euriak
Malko gazi gaziak
Ahaztu ziren instantean
Heldu zen goiz berria.


 9. MILA GAU

Erdi lo
Gau ederraren babesean nago;
Erdi ero
Gau giroaren magalean.
Mila gau eta beste bat gehiago
gorrotoak uxatuta,
Beste hainbeste eta mila gehiago
Beldur denak ahaztuta.
Berrogei lapurrak
Ezagutu eta
Antola dezagun
Ekintza.
Patu txarraren giltzak
Ohostuta eraman,
Gordelekuan sartu
Lurpean.
Erdi lo...
Mila gau eta...
Hobe ez ibiltzea
atabalaren martxan,
Ikararen auzoan
Ez bizi.
Ez itxi ateak.
Hobe lehioa ireki
Gau giroan sartu
Lasaiturik.

 10. HARGIÑENEAN

Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak Malloak doi gorritzen,
Hauzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratz aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Aldatu eta aldatu ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat...
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.


 11. GORDE GORDEKA

Zuhaitzik ez etxe aurreko trenbidean,
Geltoki abandonatuan.
Non pausatu ez dute orain xoriek,
Zuhaitzik ez geltokian.
Lehen baziren zuhaitzak bertan,
Komuna publikoen atzekaldean.
Handixek joaten ginen zerra zaharrera,
Jolasean ohol pila haietan.
Gizonak lanean, gu gorde gordeka,
Nekearen mundutik babesean
Zuhaitzik ez etxe aurreko trenbidean,
Geltoki abandonatuan.
Non pausatu ez dute orain xoriek,
Haiek ere nozitzen galera.
Ezagunarena. Maitatuarena.
Egunerokoaren galera!