Ezkarotzen R.M.Azkuek Jabiera Gorriri.
Urteak zonbat egun tu?
Sorak kainbat zinta tu:
erdiak ditu probidoreanak
beste erdiak Urttik emanak.
-Ama edazu atorra,
benturaz sekulakoa;
bizi denak orit izanen du
Bazkoako oilaritea.
Pedro Karlos Mendi, haur gazte,
hogoi eta bi urte;
hirurgarrena bete gabe
Iruñara preso daramate.
Iruñako kartzela
Nafarroan den handiena,
Ezkarotzeko hirur mutil gaztek
onki gozatu dutena.
Gozatu, bai, gozatu,
seira hilabete pasatu,
seira hilabete pasatu eta
berrogeira otxin pagatu.
Bornas eta Algarra,
Atxiri eta Zandua,
haiek laurak dirabilaie
Ezkarotzeko herria.
Orraxea ezpelez,
hortzak ditik hexurrez,
Frandontzeneko nausi makurrak
irakitzen du gezurrez.
 
| 2.
BEHIN
BATEZ JOAN NINDUZUN |
Isturitzen R.M. Azkuek Graziosa Zabalori. Doinua : Iruritan R.M.
Azkuek
Behin batez joan ninduzun
Isturitzeko plazalat,
andre eder bat ikusi nuen
dantza-buruan zohala.
Atsoño bati galde egin nion:
- Nongoa da andre eder hori?
- Murde Beltzuntze, hori duzu
Agerreko alaba.
- Agerreko anderea,
hitz batez adi nezazu:
zure alaba Kattaliñaño
emaztetako indazu.
- Ene alaba Kattaliñaño
hitz emanikan dagozu:
haren ondoko pupuñañoa,
jauna, plazer baduzu.
-Ai-ei-ai-ei penaz eta
ai-ei-ai-ei dolorez;
eiherala joan behar eta
Murde Beltzuntzen beldurrez.
-Habil hortik, ergel xarra!
ez dun Beltzuntzen perilik
ihizira joana ziagon
goizean goiztto jeikirik;
goizean goiztto jeikirik eta
bere orak harturik.
- Kattaliñaño, norat xoaxi
xuhaur hola bakarrik?
- Eiherala, Murde Beltzuntz,
nihaur honela bakarrik.
- Kattaliñaño, nahi duxuia
nik emanikan lagunik?
- Lagunak nik ukaitekotz
neure aitamek emanik.
- Kattaliñaño, baldin banaki
nor duxun eskolatzaillia,
paga ere nezakexu
xure eskolasaria.
- Ene eskolatzaillea da
herriko jaun bikaria,
aitamez pagatuia da
ene eskolasaria.

Ezteribarren R.M. Azkuek Mikaela Mendizabali.
Anaiai gaztigatu nion
isilik karta batean,
ea lagunduko zidanez
gizona ortzitzen lurrean.
Anai gaztigatu nion
isilik karta batean
ea gizonik falta zenez,
oi! erregeren gortean.
-Bai falta da Don Juan de Flores
joan dan zazpi urtean;
zu bezalako dama batek
idukiko du etxean.
-Nere aitak, ai! balaki
nik zer daukaten etxean,
aitak ni hilen ninduke
eta amak egosi pertzean.

Behenafarroan
P. Lafittek kaier batetik.
Doinua: Saraitzun R.M.Azkuek
Guti gostarik bildurik, sosak baditu okinak:
baditu, aitortu daizkit, ez du lotsarik kokinak.
- Diru hoik nundik ditutzu, anderetan xarmantena?
- Meraren moltsa joritik, usu heldu baita hunat.
Soldado ergelak ere jin dira labe huntara
bainan gerlariak baino nahiago dut jaun mera.
Jaunxkilek ele pollitez nahi ninduten xoratu;
ele pollitek ez dautet bihotza nehoiz hunkitu.
Fraile bat ere jin zautan lili buketa eskuan,
bainan lorez asetzeko ez nintzan sortu munduan.
- Ni, anderea, ez nuzu ez jaun mera ez soldado,
ez jauntto ez eta fraile, bainan xoilki okin bero.
- Erran duzu okin bero: zer diozu hitz horrekin?
- Anderea, jitez nuzu jende amorosen okin
- Ez dut nehoiz egun arte hitz bitxi hori entzuna;
nola ofizio hortan daramazu zure lana?
- Lagun har banindezazu, artoski orra nezake
zure labore maitea, segur kontent baitzintazke.
Gauaz ere hor nindaike beti zure zerbitzuko,
labe haga esku-pean behar orduz labatzeko.
- Zuk bederen badakizu ozarki adi-arazten
ene bertute flakotik zer duzun igurikatzen.
Halere nahiago dut ene betiko jaun mera,
ixil-ixila baitaki nola ni diruz ohora.
 
Areson A. Donostiak bertako gazte bati.
Bartko
gabaren, bartko gabaren,
bartko gabaren iluna.
Han Zubidiko atarietan
etzan omen da zalduna,
zalduna ezpataduna.
Nagusi jauna atera zaio:
- Hemen zer behar du zaldunak?
- Jose Miel naiz ta,
Jose Miel naiz ta
Maria nik nahi nuke.
- Gure Maria behar duenak
poltsan urria behar luke.
- Urria ganbia gentzake:
zapata xurik, txarolatuak,
hamaika errial kostiak,
zirezko berdez josiak,
hortxen dauzkazu, hortxen dauzkazu
Jose Mielk berak emanak.
 
Arnaud Oihenarte (1592-1667) « L´art poétique
basque . »
Doinua eta 2. ahapaldia : Etxalarren R.M.Azkuek, J.R. Arburuari
Andre Emili, andre gora
ezin diro ogirik ora,
artorik jorra hain guti
bihoa mairu herrin gora.
-Neure alaba Miarrez,
zer dun horrela nigarrez?
Hire jauntziak eginik tziauden
urrea eta zilarrez.
Saldu ninduen saritan
aski sari haunditan,
ehun phizu urretan eta
berrehun dupha eztitan.
Aita nuen saltzale,
ama diru hartzale,
anaierik txipiena
mairuetarik gentzale.
 
R.M. Azkuek Martina Lanz Lakuntzakoari eta Maria Aldasoro Arbizukoari.
A.Zavalak eta Igone Etxebarriak osaturik.
Arantzazura egin dut promes
edo gau edo egunez,
edo gau edo egunez eta
oinutsetan ta dolorez.
Izar eder bat ateratzen du
urtean egun batean,
urtean egun batean eta
hura San Juan goizean.
Haren argitan ni joan nintzan
Arantzazura ustean,
Ama Birjina ta haren Semea
topa nituen bidean.
- Ai artzaitxoa, ai artzaitxoa,
nere esan bat egizu,
nere esan bat egizu eta
nerea izanen zera zu.
- Ermitatxo bat egin behar dugu
deritzola Arantzazu,
hiru latatxo, lau bost teilatxo
asko izanen al ditu?
- Ama onaren semerik askok
han izanen du ostatu,
han izanen du ostatu eta
urre kaliza goratu.
Ama Birjina Arantzazukoak
urregorriz koroa,
urregorriz koroa eta
zilar zuriz lepoa,
zilar zuriz lepoa eta
zedar-indiaz beloa.
Zazpi dontzeilak josten diote
Birjina Amari beloa,
dontzeilak ere ederrak baino
beloa ederragoa.
Birjina Amaren magal santutik
iturri eder bat dihoa,
Jesus, ai ura dultze eta presko
Amaren magalekoa!
Egunean behin han ura edanda
uso zuria dihoa,
ai, hura ezta uso zuria,
Aingeru guardakoa!
Jende guztia miran zegoan
usoa nora zihoan,
hego zuriak han busti eta
Parabisura dihoa..
 
Arizkunen R.M.Azkuek Francisca Irigoyeni
Xulufrina ta arrosa,
oi hori eder garbosa!
Nafarroako errege jaunak
egin omen du promesa.
Hiru seme dituelarik,
hirurek bana arrosa;
hetarik zuretako hauta,
dontzeila eder galanta.
Eman duzu eta nobleki
mundu guziak badaki,
zuk eman duzun diru hunekin
eginen tugu tortxa bi.
Tortxak behar du haria,
hariak argizaria:
hamalau mila aingeruekin
paradisuan sar zaitezila.
Utzan utzan isilik
horrek ez tin dirurik;
badieraman boltsa zahar bat
harri kiskorrez beterik;
hunetakoan ekarriko din
zorri zuriz beterik.
Akio ta makio
lepazurra hauts balekio;
hi barber ni midiku egin artio
sendatu ez palekio.
 
Lekarotzen Aita Donostiaren Cuadernos de Argentinatik.
Doinua: Urdiainen R.M. Azkuek Martina Goikoetxeari.
Artzain nindagoienian
mendi gorenian,
gogoetan jartzen nintzen
ni haur nintzenian.
Artzaina gogoetan
denbora joan eta,
antxurik ederrena
bordatik gal eta.
Joaiten naiz elizara
mezaren entzutera,
ene maitea ikusi
niri so zagola.
So eiten diot hari,
hark ere bai niri,
gero biek irri;
nik neure buruari
- Marka ona duk hori.
Aitak alabari:
- Zer debru dun hori?
Ez niganat ekarri
arima galgarri.
Artzainak alferrak ditun,
ase eta ongi nahi,
hobe dun bertzetarik
edozein-nahi.
 
| 10.
PAZKUETAN DEN ALEGERENA |
J. M. Satrustegik osatu aldaeratik.
Doinua: Urdiainen R.M Azkuek Maria Ondarrari.
Pazkuetan dan alegerena
Pazkua Maiatzekua.
Pazkua Maiatzekua zan eta
jaiki nintzaren goizian.
Jaiki nintzaren goizian eta
pasiatzeko kalian.
Pasiatzeko kalian eta
egunian ta gaubian.
Egunian ta gaubian eta
izarra argi donian.
Izarra argi donian eta
laztantxuaren aurrian.
Neure laztana kalian dabil
ahaide haundiak konplitzen.
Ahaide haundiak konplitzen eta
Konbitearen emaiten.
Nere laztana mahai goienian
ni barrenian egoiten.
Gogoak baietz, baietz, baietz eta
bihotzak ez du laguntzen.
Hark neri gainu, nik hari gainu.
alkar genduben penatzen,
alkar genduben penatzen eta
arimea re lainatzen.
Estudiante barbailasku bat
hasi zitzaigun igartzen.
Hasi zitzaigun ubartzen eta
hasi zitzaigun kargu hartzen.
Estudiante barbailaskua,
noiz eman behar dok mezea?
Hire mezearen diruarekin
egin behar diat lobea
 
Arantzazuko Artxiboa.
Doinua: Arizkunen R.M. Azkuek Francisca Irigoyeni
- Alejotxo jantzi ttuzu
pantaloi berriak
zer esango ote dizu
Altsasuko herriak?
Altsasuko
neskatxok,
heuren kutrillokin,
enamoratu dira
frantzes mutillokin..
Frantzes
mutillok duaz
zubi berrin behera,
baita neskatxatxok ere
akonpañatzera.
Mutillok
aurrera ta
neskatxok atzera.
- Adios Alejotxo
etorriko al zera?
Etxera
juan eta
Kataliñek amari
- Alejotxoren minez
hiltzera noa ni.
Ixilik
egon hakit,
nere alabia;
etorriko jakun, bai,
Alejotxo guria.
Handik
etortzen baden
hil dala berria,
ipiniko jitxanau
argia eta ogia.
 
Gure Almanaka. Doinua : J.A. Donostiak Aranazko Bolaños
igeltseroari
Donibanek eta Ziburuk
erdi erdian zubia.
Jaun errientak haren gainian
egiten baitu guardia,
eian nundik ikusiren duen
maiteñoaren begia.
Zaia
gorri ederrik
Donostiako aldetik,
eskoliertsa batek omen du
moda berrian josirik,
moda berrian josirik eta
jaun errientak eginik.
Eskoliertsa gaztia,
begi ederren jabia,
jaun errientari presta zakozu
bazkal ondoan kafia;
gero harek emanen dirautzu
ganbaran letzionia.
Eskoliertsa gaztia,
otoi emazu guardia,
jaun errientak ixur ez dezan
zure altzorat ankria,
tonaturik geldi ez dadien
zure dabantail xuria.
Eskoliertsa eritu,
Jainkoak duela laudatu:
mandataria barberagana
segeretuan joan duzu,
berehala jin dadiela eta
behar duela xangratu.
 
Aita Donostiak Zugarramurdiko Fr. Ramón de Zugarramurdiri
eta Luzaideko Juan Pedro Ervitiri
Nauna, nauna jin prin eta xarmanta
nerekilan baratzera promenatzera?
Bilduren tinagu ensaladeriak,
artitxotak eta piper berdiak.
Biba, biba, arno huna eta amodio,
gauak eta egunak diraino.
Gorte egin dirot, blonda xarmant bati,
sekula izanen dudanez ez dakit.
Bai, bai, izanen dut zernahi gostarik,
dugun edan arno hun huntarik.
Biba, biba arno huna eta amodio,
gauak eta egunak diraino.
|